Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hijos de Antonio Areizaga S.A.

Astelehena, 10 Abendua 2018 08:16

Hizkuntza aukera

Nabigazio-menura joan

Bidaiatzeko baldintzak

GARRAIO TITULUEN SALMENTA:

“HIJOS DE AREIZAGA, SA”k garraio-tituluak erosteko ondoren aipatuko ditugun sei leihatila ditu zabalik lanegunetan 7:00etatik 20:00ak arte:

  • Galdakaoko Ospitaleko leihatila: ospitale horretako biribilgunean bertan kokatua.
  • Durangoko leihatila: Madalena plazan kokatua.
  • Igorreko leihatila: Agirre Lehendakaria kaleko 35 zenbakian kokatua.
  • Ermuko leihatila: Bizkaia hiribideko 7 zenbakian kokatua.
  • Markinako leihatila: Abesua kaleko 8 zenbakian kokatua.
  • Ondarroako leihatila: Itxasaurren kokatua.

Honako garraio-titulu hauek eskura daitezke:

  • Creditrans: 5 €, 10 € eta 15 €ko balioarekin.
  • Gizatrans: Pertsona minusbaliatu edo erretiratuentzat.
  • Hirukotrans 20: familia ugari arrunteko kideentzat.
  • Hirukotrans 50: familia ugari bereziko kideentzat.
  • Gizatrans 20: Familia ugari arrunteko kide den erretiratu edo minusbaliatuarentzat.
  • Gizatrans 50: Familia ugari bereziko kide den erretiratu edo minusbaliatuarentzat.

Aipatutako edozein txartelekin arazoren bat badago, lehen adierazitako leihatiletara atxikitako enpresa honetako langileei jakinarazi behar zaie. Autobusetako baliogabetze-makinetan txartelaren irakurketan akatsen bat gertatuz gero, zerbitzuaren arduradun den gidariari jakinarazi beharko zaio. Eta honek, bidezkoa izanez gero, akatsa berretsi beharko du Bizkaibuseko edozein leihatilatan entregatzeko.

Indarrean dagoen araudiaren arabera, leihatiletan edozein garraio-titulu erosteko onartutako billete handiena 50 €koa izango da.

Ibilbidea amaitu arte derrigorrez gorde behar da garraio-titulua. Gidariek, ikuskatzaileek edo “HIJOS DE AREIZAGA, SA”k baimendutako langileek eskatuz gero erabiltzaileak aurkeztu egin beharko du.

TIKET SALMENTA AUTOBUSEAN BERTAN. DIRUTAN ORDAINTZEA

Tiket soltea erosiz gero, eta arlo horretan indarrean dagoen araudiari jarraituz, bidaiariak, gehienez, 20 €-ko billetearekin ordaindu ahal izango du. Segurtasun-arrazoiengatik ez da billete handiagorik onartuko.

Zerbitzuaren jarduna arintzeko asmoz, bidaiariek tiketak ordaintzeko kopuru zehatza edo, hala ez bada, zatikizko txanponak erabiltzea eskatzen dugu. Akatsik ez gertatzeko, mesedez egiaztatu zuen tiketak eta itzulitako kanbioak unean bertan.

Ibilbidea amaitu arte gorde behar da garraio-titulua, nahitaez. Eta “HIJOS DE AREIZAGA, SA”ko langileek edo baimendutako pertsonek eskatuz gero, erabiltzaileak aurkeztu egin beharko du.

TIKET SALMENTA AUTOBUSEAN BERTAN. TIKETAK LURRALDEBUS ETA/EDO MUGI TXARTELAREKIN ORDAINTZEA

Lurraldebus eta/edo Mugi txartelaren titularrek txartel horrekin ordaindu ahal izango dute ibilbidea. Txartel hori pertsonala eta besterenezina da, betiere txartela anonimoa ez bada. Horregatik, Lurraldebus eta/edo Mugi txartelaren titularrek beren ibilbidea soilik ordaindu ahal izango dute ordaintzeko modu horren bidez. Alabaina, txartel anonimoak aldi berean hainbat pertsonari ordaintzeko aukera ematen du.

ZERBITZU EMATEA.

MUGITZEKO ZAILTASUNA DUTEN PERTSONAK.

EKIPAJEEN, FARDELEN, BIZIKLETEN ETA SURF OHOLEN GARRAIOA.

Erabiltzaileek ibilgailu egokietan bidaiatzeko eskubidea dute, segurtasun-, higiene- eta erosotasun-baldintzak bermatzen dituzten ibilgailuetan bidaiatzeko eskubidea, alegia. Bidaiak Administrazio eskudunak baimendutako eta iragarritako proposamenaren arabera eskainiko dira. Garraioa erabiltzeko eskubidea aukeratutako zerbitzuan eserlekuak libre egoteak baldintzatuko du.

Gomendatzen da bidaiariak geralekuan irteera-orduaren aurretik egotea. Tiketak autobusean saltzen dira; hortaz, zerbitzua arintzeko, haien balio zehatza ematea eskatzen da.

Mugitzeko zailtasuna duten pertsonek (MZP) eskubidea izango dute webgune honetan, horri dagokion atalean, adierazitako protokoloa bete dadin eskatzeko.

Mugitzeko zailtasuna duten pertsonek, gurpil-aulkia erabiltzen dutenean (orri honetan aipatzen diren zerbitzuen barruan, MZPek erabiltzeko egokituta daudenetan) , arrapala edo jasogailua zabaltzen den atetik sartuko dira gidariak horiek martxan jarritakoan, eta autobus barruan beraientzat gordetako lekuan jarriko dira. Bidaiariak zutik garraiatzeko baimena duten autobusetan, gurpil-aulkia erabiltzen duen pertsonak autobuseko segurtasun-uhala lotuta bidaiatuko du.

Gainerako ibilgailuetan, autobus berean mugitzeko zailtasuna duten pertsonen bi gurpil-aulki sartu ahal izango dira aldi berean, gehienez. Betiere, aulkientzat gordetako lekua haur-kotxe edo -aulki batek hartuta ez badu. Geltokian topo eginez gero, gurpil-aulkia erabiltzen duten pertsonek haur-kotxe edo -aulkiekiko lehentasuna izango dute autobus barruan erreserbatutako tokia erabiltzeko.

Haur-kotxe eta -aulki irekiak onartuko dira autobus guztietan. Autobusaren erdiko plataforman ipini behar dira, segurtasun-uhalekin lotuta eta balazta jarrita. Gainera, haien kargura dagoen bidaiariak izango du haien segurtasunaren erantzukizuna. Horretarako, haur-kotxearen edo -aulkiaren ondoan eta horri helduta bidaiatu beharko du. Ibilgailu berean gehienez bi haur-kotxe edo -aulki sartuko dira, betiere gurpil-aulkian mugitzen den pertsonarik ez badago autobusean edo geralekuan. Kasu horretan gurpil-aulkiaren erabiltzaileak lehentasuna izango du haur-kotxe edo -aulkiarekiko.

Tiketak eserleku-zenbakia zehaztu gabe saltzen dira; hortaz, bidaiariek zer eserleku hartu aukera dezakete.

Gehienez 30 kilo pisatzen duten ekipajeak garraia daitezke maletategiak dituzten ibilgailuak erabiltzen dituzten lineetan. Halaber, maletategi horietan sartuko da ibilgailuaren barruko apaletan dagoen espazioa baino neurri handiagoa duen edozein fardel.

Ibilgailuetan ezin da animaliarik sartu. Debeku horren salbuespen dira pertsona itsuek daramatzaten itsu-txakurrak. Jabeak izango du animaliaren erantzukizuna.

Bizikletak ezingo dira, inolaz ere, ibilgailuaren barrura bidaiarientzat gordetako lekura sartu.

Surf-oholak sartu ahal izango dira, baldin eta bi metro baino luzera handiagoa ez badute, betiere beren zorroetan sartuta baldin badaude eta horiek garraiatzeko lekua baldin badago.

Autobusak matxura izan duelako zerbitzua eteten bada, autobus horretako bidaiariek enpresak jarritako beste autobus bat erabili ahal izango dute, garraio-titulu berarekin eta, beti, “HIJOS DE AREIZAGA SA” erakundeko langileen aginduei jaramon eginda. Matxuratutakoa ordeztuko duen beste ibilgailu bat ahalik eta azkarren jartzeko konpromisoa hartzen du, era horretan bidaia osatzeko eta bidaiari guztiak beren helmugara, lehenbailehen, eramateko.

Zerbitzua eskaintzen den bitartean bidaiariek "HIJOS DE AREIZAGA, SA”ko langileek esandakoari jaramon egin beharko diote, zerbitzuarekin eta bertan izaten diren gorabeherekin lotutako gaietan.

Halaber, autobuseko beste bidaiariak gogaituko dituen jokabiderik ez erakusteko eskatzen zaie.

Autobusera hartarako ezarritako atetik sartu beharko da, mugitzeko zailtasuna duten pertsonak salbuetsita. Haiek beren premietara ondoen egokituta eta hurbilen duten atetik igo eta jaitsi ahal izango dira.

Debekatuta dago autobusera martxan eta baimendutako geralekua ez den leku batean igotzea edo handik jaistea.

Gidariak sarrera debeka diezaieke mozkorrak edo drogen eraginpean dauden edo gainerako bidaiarien osotasun fisikoa arriskuan jar dezaketen jarrera erakusten duten bidaiariei, baita beste bidaiariak edo “HIJOS DE AREIZAGA, SA”ko langileak gogai edo min ditzakeen jarrera erakusten dutenei ere.

“HIJOS DE AREIZAGA, SA"ko langileek bidaia atsegina izan dezazun jarduten dute. Ibilbidean zehar irregulartasunen bat antzemanez gero, mesedez, jakinaraz iezaiozu gure erakundeko langileren bati, hark, ahal izanez gero, lehenbailehen zuzentzeko, edo bestela, neurri egokiak har ditzagun, arazoa ahalik eta azkarren konpontzeko.

ERABILTZAILEENTZAKO INFORMAZIOA, IRADOKIZUNAK, ERREKLAMAZIOAK ETA GALDUTAKO GAUZAK.

Bidaiarien eskura jarri dugu Bezeroen Arretarako Telefonoa –902 10 12 10–, astelehenetik ostiralera, lanegunetan, 08:00etatik 18:30era. Telefono horretara deituta “HIJOS DE AREIZAGA, SA”ri buruz eskuragarri dagoen informazio guztia eska dezakezu.

Nahi izanez gero, galdutakoa posta elektroniko bidez izapide dezakezu; horretarako, www.autobusesareizaga.com. webgunean sartu behar duzu “bezeroei arreta” atalean, eta aurrez aipaturiko datuak sartu beharko dituzu.

Hortaz, www.autobusesareizaga.com webgunean gure lineak eta irteerak kontsultatu ahal izango dituzu, eta posta elektroniko bidez jakinarazi galdu dituzun gauzak, iradokizunak eta hobetzen lagunduko diguten erreklamazioak, zerbitzua jende guztiak merezi duen kalitateaz betetzea lortzeko.

Horregatik, “HIJOS DE AREIZAGA, SA”k iradokizun eta erreklamazio guztiei erantzuteko konpromisoa hartzen du, baldin eta bertan honako datu hauek adierazten baldin badira: erreklamazio-egilearen izena, telefonoa, helbide elektronikoa edo posta-helbidea. Gehienez hamabost eguneko epean erantzungo zaie.

Mila esker gurekin bidaiatzeagatik.

Indarrean jartzeko eguna: 2014ko martxoaren 19a

Paseo Martutene Nº 3, 20014 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa) - Tlf.: 900 12 14 00