Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hijos de Antonio Areizaga S.A.

Astelehena, 10 Abendua 2018 07:56

Hizkuntza aukera

Nabigazio-menura joan

Sistema-politika

HASAko Zuzendaritzak kudeaketa-eredu integratua ziurtatzeko –UNE-EN ISO 9001 eta UNE-EN-13.816 arauen arabera ziurtatua– eta honako baldintza hauetan oinarrituko den politika integratua ezartzeko asmoa aitortu du:

• Kudeaketa-sistemaren eraginkortasuna etengabe hobetzea, xedeak eta helmugak definitzeko eta hauen betetze-maila ebaluatzeko metodologia eta praktika egokiak ezarriz.

• Zerbitzu, kalitate eta kostuan etengabe hobetzeko neurrien bidez erabiltzaileak asebetetzea.

• Teknikoki posible den arte, eskainitako zerbitzuen kalitate-mailari eustea eta hori hobetzea.

• Langileei euren lanak betetzeko behar duten prestakuntza eskaintzea.

• Aplika daitekeen legeria eta antolakuntzak izenpetuko dituen beste hainbat baldintza betetzea.

• Ingurumena orokorrean errespetatzea, gure lantokiaren barruan zein kanpoan gizabanakoa, bere osasuna eta segurtasuna kokatuta, eta helburu hori lortzeko pertsonen osasuna, osotasuna eta ongizatea bermatuko dituen prebentzio-kultura sortuta.

• Kudeaketa-sistema bateratuaren barruan mantentzea Laneko Arriskuen Prebentzioaren kudeaketa, beharrezkoak eta posibleak diren neurri zuzentzaileak aplikatuta arrisku horien jatorrizko egoerak antzemateko eta konpontzeko.

• Etengabeko hobekuntzarako printzipioarekin bat etorrita, ezarritako kudeaketa-sistemaren azterketak eta kontu-ikuskapenak egitea, sistema betetzen ari dela ziurtatzeko.

• Agintariekin, HASA, SLko langileekin eta beste talde interesdunekin batera elkarlanean aritzea, enpresa-politika ezagutzera emanez segurtasuna eta prebentzioa hobetzen lagunduko duen kultura sustatzeko.

• Gure jardueren ondoriozko ingurumenaren gaineko eragina identifikatuz, bereiziz eta murriztuz, kutsadura prebenitzeko etengabeko ahalegina egitea.

• Lehengaiak eta energia-baliabideak modu eraginkorrean erabiltzen saiatzea, eta ingurumen arloan hornitzaileei antzeko jokabidea izan dezaten eskatzea.

• Barruko eta kanpoko ingurumen-komunikazioa bultzatzea gardentasun-irizpideak jarraituta.

HASAk bere kudeaketa-politikaren berri jakinarazten die bertako langileei. Politika hori aztertu egiten da etengabe egokitzeko, eta langile guztiek nahitaez bete behar dituzte ezarritako neurriak eta kudeaketa-sistema.

Kudeaketa-sistema bateratuaren helburuak zuzendaritzak finkatzen ditu urtero.

Helburuak lortzeak langile guztien xede bihurtu behar du zerbitzuaren kalitatearen gainean eragin positiboa izateko, ingurumeneko jokabidea hobetzeko, segurtasun eta osasuneko baldintza onenetan egiteko, operazio-eraginkortasuna eta finantza-garapena hobetzeko eta, ondorioz, alde interesatuen asebetetzean eta konfiantzan eragin positiboa izateko.

Indarrean sartu da 2013ko maiztzaren 1ean

Paseo Martutene Nº 3, 20014 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa) - Tlf.: 900 12 14 00