Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hijos de Antonio Areizaga S.A.

Astelehena, 10 Abendua 2018 08:02

Hizkuntza aukera

Nabigazio-menura joan

Ongi etorria ematen dizuegu

1947tik, gure enpresa sortu zen urtetik, helburu bakarra izan dugu, garraio azkar, eroso eta segurua lortzea. Horregatik, pixkanaka lineen kopurua handitu egin dugu, eta baita horien maiztasuna ere.

Webgune honetan gure linea eta zerbitzuei buruzko informazio zabala eta osatua aurkituko duzu.

Eskertzen dizugu zure bisita.

Historia

HASAk 1947an du jatorria. Urte hartan Antonio Areizaga Pagola Errenteriako olio- eta ardo-salerosleak Donostia eta Pasai San Pedro arteko linearen emakida eskuratu zuen. Linea hori aurretik Lores familiarena zen.

Era berean, 50eko hamarkadaren hasieran, Antonio Areizaga Pagolak Donostia – Astigarraga linearen emakida eskuratu zuen. Linea hori gerora Hernaniraino luzatu zen, desagertu egin baitzen ordura arte zerbitzu antzekoa egiten zuen tranbia.

Emakida horretarako esleitutako lehengo autoek marka exotikoak zituzten, honakoak besteak beste: Dodge, Hispano Suiza, Buick eta Alfa Romero.

Antonio Areizagaren eskutik, enpresak zerbitzu berezien jarduera ere hasi zuen modu paraleloan, eta zabalkuntza nabarmena lortu zuen. Hirurogeiko hamarkadan eta sortzailea desagertu ostean, enpresa legalki eratu zen Hijos de Areizaga, SA (HASA) izenarekin, eta egoitza Martutenen jarri zuten, egun aurkitzen den leku berean. Gerora, zerbitzu berezien jarduera utzi zuten; Donostia – Beraun linearen emakida eskuratu zuten, eta zerbitzu erregularrean esklusiboki zentratu ziren; modu horretan lortu zuen Gipuzkoako puntako enpresa bihurtzea garraio modalitate horretan.

Instalazioak eta flota

Autobuses Areizaga -HASAren izen komertziala- Donostiako Martutene auzoan kokatuta dago, 3.000 m2-ko pabiloi batean, eta han daude bulegoak eta autobus flotaren kotxe-tokia.

Areizaga konpainiak hamar autobuseko flota du, zerbitzu ona emateko linea guztietan.

Paseo Martutene Nº 3, 20014 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa) - Tlf.: 900 12 14 00